Ponpen alokairua

  • Home
  • /
  • Ponpen alokairua

Solve IMIn xukatzeko ponpen alokairurako katalogo zabala daukagu, halako ponpak unean-unean behar diren egoeretarako.

XUKATZEKO PONPA BAT ALOKATU NAHI DUZU?

Sektorean buru diren markekin lan egiten dugu, adibidez teknologia handiko Tsurumi urpeko ponpekin. Ponpa horiek sendoak, trinkoak eta urradura-kontrakoak dira, eta irabiagailuarekin edo irabiagailurik gabe doaz. Solidoak onartzen dituzte % 40ra arte, eta 40 gradura arteko tenperaturak jasaten dituzte, material bereziekin fabrikatuta daudelako (Iron casting, synthetic rubber, chromium iron casting eta abar). Ezaugarri horiei esker lan txukuna eta efikaza egin ahal da.

Solve IMIk hainbat irtenbide eskaintzen dizu xukatzeko ponpen alokairurako; modelo diferenteak dauzkagu, behar duzun tentsioaren arabera, hau da, alternatibak eskaintzen ditugu instalazio monofasikoetarako nahiz trifasikoetarako.

NOLA FUNTZIONATZEN DU XUKATZEKO PONPEN ZERBITZUAK SOLVE IMI-REKIN?

Solve IMIn lanean ari gara gauzak zuretzat errazagoak izan daitezen. Horregatik, gurekin harremanetan jarri eta azaldu zer arazo daukazun, besterik gabe. Kasua aztertu ondoren, materiala prestatzen dugu, zuk jaso ahal izateko edo guk zure instalazioetan entregatzeko:

AZALDU DEN LARRIALDIRAKO EGOKIENA DEN PONPA

Ponparik egokiena aukeratzeko oso garrantzitsua da hainbat gauza jakitea, besteak beste uraren emaria zein den eta ur hori zein altuerataraino bultzatu behar den. Hori hala da, gainditu beharreko altuera zein den, eskura jarritako ponpak diferentea izan beharko duelako (adibidez, trifasikoak 200 metrora arteko altuerak gainditzeko gai dira eta emari handiak onartzen dituzte).

BEHARREZKOA DEN MAHUKA-LUZERA

Korronte-hartunea eta matxura non dauden, mahukak metro gehiago edo gutxiago izan beharko ditu. Solve IMIn behar dituzun mahuka-tarteak prestatzen dizkizugu.

BRIDAK

MOTOR-BABESA

Eta xukatzeko ponpa bat erabiltzen ez badakizu… arazorik ez. Solve IMIn aukera hau ematen dizugu: behargin bat larrialdia gertatu den lekura joan ahal da eta ponpa instalatu ahal du, baita funtzionamenduan jarri ere. Lana amaitu ondoren, beste behargin bat joango da desmuntatzera eta jasotzera. Horren erraz!