Outsourcing-a

  • Home
  • /
  • Outsourcing-a

Solve IMIn ondo baino hobeto dakigu garrantzitsua dela efizientzia, baita baliabideen eta kostuen aurrezpena ere. Arrazoi horregatik, enpresei outsourcing zerbitzuak ematen dizkiegu, ponpaketa-sistemen konponketetarako edo mantentze-lanetarako. Uste osoa dugu industria-sektoreko zerbitzuen esternalizazioan; horregatik, gure plantillan arlo askotako adituak daude. Horrela, zure instalazioetan sor daitezkeen beharrizan guztiak bete ditzakegu, eta gure langileak behar den denbora guztirako lekualdatzen dira.

ZERGATIK KONTRATATU BEHARKO NITUZKE SOLVE IMIREN OUTSOURCING ZERBITZUAK?

> IRTENBIDE PROFESIONALAK ESKAINTZEN DITUGU

Batzuetan, enpresek langile kualifikatuak behar dituzte beren funtsezko jardueraz bestelakoa den jarduera bat egiteko. Gure outsourcing zerbitzuaren bitartez eskura izango dituzu langile espezializatuak, bere sektorean handia den enpresa batek babestuak. Hala, baliabide guztiak zure negozioan gako diren jardueretara bideratu ahalko dituzu.

> NEURRIRAKO IRTENBIDEAK ESKAINTZEN DITUGU

Jarri gurekin harremanetan eta azaldu iezazkiguzu zure beharrizanak. Solve IMIk kasu bakoitza aztertzen du eta gorabehera edo betekizun bakoitzerako egokienak diren langileak bidaltzen ditu, baita materialik onenak ere. Neurrirako irtenbide horiei esker, gainera, zerbitzuak taldekatu ahal dira, eta hala, jarduera diferenteak kontratu bakar batean batu ahal dira. Abantailak edonon!

> KALITATEZKO ZERBITZUA ESKAINTZEN DUGU

SOLVE IMIko langile guztiak ezin hobeto kualifikatuta daude; beraz, baliabideen erabileran efizientziarik eta efikaziarik handiena bermatzeko gai gara. Ezinbesteko giltzarria gara. Unean uneko premiak daudenean irtenbide profesionalak eskura jartzen ditugu

> ARRISKUA MURRIZTEN DUGU. AURREZPENA BERMATZEN DUGU

Gure outsourcing zerbitzuaren bidez mantentze-lan efizienteagoa ematen dugu: ekoizpen-geldialdiak murrizten dira eta erantzuteko denbora hobetzen da. Horri guztiari esker mantentze-lana errazten da eta arriskua murrizten da; hala, epe luzera, aurrezki orokorra bermatuta geratzen da, baliabideen aldetik zein kostuen aldetik.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies