INDUSTRIA-SEKTOREA

  • Home
  • /
  • INDUSTRIA-SEKTOREA

Solve IMIn ur-horniduran espezializatuta gaude, funtsean industria-sektorean. Gure helburu nagusia mota guztietako industria-instalazioen mantentze-lanetako departamentuei euskarri teknikoa ematea da.

Laburbilduta, ur-hornidura beharrezkoa den leku guztietan ematen ditugu zerbitzuak, eta gure bezeroei presio etengabea eta emari uniformeak bermatzen dizkiegu. Gainera, sektorean buru diren marken banatzaileak garenez, oso aproposak ez diren inguruneetan edo egoera zakarretan ere funtzionatzeko diseinatutako askotariko ponpaketa-sistemen hornikuntza bermatzeko gai gara.

Bezero bakoitzaren beharrizanei egokitutako zerbitzu profesionala eskaini ahal izateko, Solve IMIn baliabide ugari dauzkagu, diziplina anitzeko eta kalitatezko arreta bermatzeko.

Ura, gure izatearen funtsa

Hainbat sektoretan lan egiten dugu, bai eskala handiko industrian (ontzigintza, papergintza, siderurgia, industria kimikoa, elikagaigintza, uren tratamendua, ETAP-EDAR, energia…) bai ospitaleetan, egoitzetan, hoteletan, jabeen erkidegoetan eta abar.

Eremuen aniztasun horri eta sektorean urte askoan lan egin ondoren bildutako esperientziari esker, Solve IMI buru da enpresa guztien artean, baliabide ugari dauzka, eta horien bidez bezeroei arreta azkarra eta efikaza bermatzen zaie, bai eta erabateko gogobetetzea ere.

Beraz, zera esan dezakegu: ur hornidura non den beharrezkoa, Solve IMIk han jartzen du konponbidea.