Ponpen instalazioa

  • Home
  • /
  • Ponpen instalazioa

Ponpak“giltza eskura” eran instalatzea Solve IMIren funtsezko zutabeetako bat da. Gure esperientzia luzeari esker, bezero ugarik uste osoa dute gure enpresan, euren ponpaketa-ekipoak instalatzeko.

Solve IMI prozesu osoaz arduratzen da, lehenengo faseetatik abian jarri arte.

Solve IMIn mota guztietako proiektuak burutu ahal izateko beharrezkoak diren baliabide guztiak dauzkagu. Gure ekintzen oinarriak, funtsean, zazpi neurri dira, eta neurri horien bidez bermatzen da ponpak arrakastaz instalatzen direla.

PONPAK INSTALATZEKO PROZESUA

Ponpak“giltza eskura” eran instalatzeko zerbitzuaren barruan sartzen dira zazpi neurri horiek; hala, konektatzeko eta abian jartzeko prest dauden ekipoak jartzen ditugu eskura, eta gure bezeroek ez dute zertan arduratu muntatzeaz edo funtzionamendu-probak egiteaz. Bezeroak erabakitzen du gomendatutako instalazio osoa nahi duen ala osagarriren bat nahi duen.

Lehenengoz, edozer egin aurretik, beharkizunak eta dagoen instalazioa aztertzen dira, instalaziorik balego. Modu horretan lortzen dugu baliabide propioak maximizatu eta aprobetxatzea.

Azterketaren emaitzak lortu ondoren, Solve IMI kasu bakoitzerako egokiena den ponpaketa-sistema aukeratzeaz arduratzen da.

Solve IMIn sektorean buru diren marken hornitzaile ofizialak gara. Arrazoi horregatik, mota guztietako ponpaketa-ekipoen katalogo zabala daukagu, eta ekipo guztiak kalitate handikoak dira. Puntu horrek prozesua arinago bihurtzen du eta horri esker materialik onenaren hornikuntza bermatzen dugu.

Ponpaketa-ekipo egokia aukeratzea bezain garrantzitsua da eroanbideak behar bezala instalatzea. Solve IMIn, halaber, mekanizazio-zentro bat daukagu, eta horri esker instalazioa modu seguru eta efikaz batean amaitzeko gai gara.

Ia ponpetan antzemandako akatsen erdia lerrokatze arazoen ondorio dira. Beraz, prozesua amaitzerakoan egiaztatzea eta lerrokadura zuzentzea ezinbestekoa da, abiarazi baino lehen.

INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR DUZU?

Este sitio web utiliza Cookies propias para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios, así como el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de página web. Cómo configurar. ACEPTAR

Aviso de cookies